Iñigo Lamarcak Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko kargua hartu du

Iñigo Lamarcak EAEko ararteko kargua hartu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran.

Euskal Ganberak ararteko izendatu zuen Iñigo Lamarca hil honen 8an eta, beraz, beste 5 urterako aukeratu du. Lamarcak legebiltzarkideen gehiengo nabarmena izan zure bere alde eta, erakunde honen historian, bigarren aldiz aukeratzen duten lehenengo arartekoa dugu.

Iñigo Lamarca 2004ko ekainaren 18an izendatu zuten lehenbizikoz ararteko. Bost urte hauetan, erakundearen buruzagitzan egin duen lana honako ardatz hauetan oinarritu da: Arartekoa modernoago bihurtzea eta ematen dituen zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, erakundea herritarrei gehiago eta hobeto ezagutaraztea, gizarte-erakundeekin harremanak estutzea eta Arartekoaren jarduera-arloak zabaltzea, bere lana bi arlo hauetan sakonduz eta hedatuz: gizarte-errealitatea ezagutzea, batez ere beharrik handienak dituzten pertsona eta taldeei dagokiena, eta politika publikoen diagnostikoa egitea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 15a


Lotutako dokumentazioa

Iñigo Lamarcaren curriculuma