JARDUNALDIA: "EMAKUMEAK ESPETXEAN, ZAILTASUN GEHIAGO"

Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen dela eta, Ararteko erakundeak, Eusko Legebiltzarrarekin lankidetzan arituz, jendea sentikorrago bihurtzen lagundu nahi du oso ezaguna ez den errealitate baten aurrean: hain zuzen, emakume presoen egoera eta espetxealdian dituzten zailtasunak, emakume eta ama diren aldetik; izan ere, leku horietan, emakumeek are baliabide gutxiago izaten dituzte beren egoera ikusgarri egiteko eta benetan ahalduntzeko.

Horregatik, "Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago" izenburuko jardunaldia antolatu du datorren azaroaren 25erako.

Jardunaldiaren hasiera-ekitaldia Eusko Legebiltzarrean egingo da, 11:00etatik aurrera, Bakartxo Tejería euskal Ganberako presidentearen eta Manuel Lezertua arartekoaren eskutik.

Gero, Isabelle Rome andreak jorratutako azterlanaren ondorioak ezagutu ahal izango dira. Versaillesko Apelazio Gortean magistratua da bera, eta "Dans une prison de femmes" liburuaren egilea.

Bukatzeko, mahai-ingurua egingo da. Euskadiko emakume presoen egoera ezagutaraziko dute Ruth Alonso Bilboko Espetxe Zaintzako magistratu epaileak, Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiak eta Estíbaliz de Miguel ikertzaile eta "Sin rejas" sareko koordinatzaileak.

Jardunaldi horretara joan nahi dutenek honela eman dezakete izena: jardunaldiak@ararteko.eus helbidera posta elektroniko bat bidaliz eta bertan adieraziz izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a


Lotutako dokumentazioa

Jardunaldia: \"Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago\"