Jardunaldia: "Gazte migranteak: parte-hartzea, bizikidetza eta emantzipazioa "

Arartekoko kide batzuk Euskadiko Immigrazio eta Integrazioari buruzko XIII. Jardunaldietara joango dira. Bilbon egingo dira, 2023ko azaroaren 2an eta 3an.

Jardunaldi hauek Ikuspegi-Biltzenek antolatu ditu, eta edizio honetan gazte migratzaileen errealitatea izango du ardatz nagusi. Sakon aztertuko da haien egoera, baita ere zer erronkei heldu behar zaien haiek emantzipatu eta gizartean modu egokian parte har dezaten.

Beti behar bezala aditua izan ez den talde horren ahotsari erreparatuz, Ararteko erakundeak, foro horretan, sakon aztertu nahi ditu gazteek politikaz duten ezagutza eta interesa, beraien iritziak, demokrazia-kultura, hauteskundeetan duten partaidetza, eta parte hartzeko beste modu batzuk.

    Location : Bizkaia Aretoa. Bilbo


Ekitaldiak gorde: