Jardunaldia, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean

The Ombudsman and Administrative Justice: From Promise to Performance

Manuel lezertua arartekoak workshop batean parte hartu du gaur. Jardunaldi hori Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak antolatu du, honako izenburuarekin: The Ombudsman and Administrative Justice: From Promise to Performance.

Ombudsmanari eta zuzenbideko estatuari buruzko lantegi batean esku hartu du arartekoak, eta, besteak beste, hauxe esan du: "gizarte-kohesioa eta babesik gutxiena duten herritarren eskubideak defendatzeak izan behar du XXI. mendeko ombudsmanaren printzipio gidaria. Une historiko honetan, -nabarmendu du- berdintasunaren eta askatasunaren balio tradizionalez gain, gizakiaren duintasuna babesteak azaleratu behar du, botere publikoen jardueraren printzipio iradokitzaile gisa".

Lezertuaren ustez, "eskubideak eta balioak ezin dira adierazpen formal hutsak izan, eta ombudsmanek beti eraginkortasunez eskatu behar diete botere publikoei ken ditzatela eskubide horiek benetan gauzatzea galarazten duten oztopoak".

Vitoria-Gasteiz, 9 de junio de 2017