Jarrera nahastea duten eta gizartean egoera zailean dauden adingabeen eskubideak babestea

Iñigo Lamarca Arartekoak Estatuko Herriaren Defentsa Erakundeak Unibertsitate Konplutentsearekin elkarlanean antolatu dituen udako ikastaroetan parte hartu zuen.

Jarrera nahastea duten eta gizarte egoera zailean dauden adingabeen eskubideak babestea titulua zuen ikastaroan hainbat adituk adingabe horien arazoak gainditzeko konponbideak aztertu eta aditzera eman zituen.

Iñigo Lamarcak eman zuen hitzaldian Ararteko erakundeak bere garaian eratutako Babesik gabe dauden haur eta nerabeentzako laguntza zerbitzuak deituriko txosten berezia aipatu zuen. Azterketa hori oso zehatza izan zen eta 42 gomendio emanez amaitu zen, esparru juridikoari buruz, egoitza-zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari buruz, zerbitzu horiek kontrolatzeari eta ebaluatzeari buruz...

Babesik gabe dauden nerabeen arloari dagokionez, Arartekoak, alde batetik, bakarrik dauden adingabe atzerritarren arazoa aipatu zuen, ezaugarri eta behar bereziak dituen taldea baita; eta bestetik, haur eta gazteen buruko gaixotasunak aipatu zituen, bereziki arazoari aurre egiteko prebentzioak duen garrantzia nabarmenduz.


Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 15a


Lotutako dokumentazioa

Babesik gabeko haur eta nerabeentzako laguntza zerbitzuak