José Antonio Agirre lehen lehendakariari egindako omenaldira joan da arartekoa

Iñigo Lamarca arartekoa Bilbora joan zen atzo, erakundeetako eta politikako ordezkari ugarirekin batera, Jose Antonio Aguirre lehenbiziko lehendakariari egin zitzaion omenaldi-ekitaldira, bere heriotzaren 50. urteurrenean. Eusko Jaurlaritzaren lehenbiziko lehendakari eta, horren aurretik, diputatu, Getxoko alkate eta Bilboko Athletic-eko jokalari izandako gizonari lore-eskaintza egin zitzaion, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen eskutik, lehendakari zenduaren omenez Ertzilla kalean dagoen estatuaren behealdean.

Horren ondoren, Aguirre oroitzeko ekitaldian, bere lan bat irakurri zen: Gernikatik New York-era, Berlinetik pasatuz izenburukoa. Arartekoak lan horren zatitxo bat irakurri zuen. Liburu hori egunkari pertsonala da eta, bertan, lehendakari izandakoak Estatu Batuetara egin zuen bidaian bizi izan zituen gertakari aipagarrienak kontatu zituen.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 22a