Julia Hérnandez "2010eko ONCE-ren eguna” ospatzera joan da

Julia Hernández arartekoaren ondokoa "2010eko ONCEren Eguna"ren hasiera-ekitaldira joan zen larunbatean, Bilboko Arriaga antzokira. Ekitaldi horretan dominak eta diplomak eman zitzaizkien erakunde horren zerbitzura 25 edo 35 urte lanean daramatzaten langileei, eta, ondoren, zenbait jarduera eta bisitaldi gidatu egin ziren Bizkaiko hiriburuan barrena, autobus turistikoan edo "Txinbito" barku ezagunean.

Jardunaldi horretara erakundearen 1.000 afiliatu inguru joan ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lekutatik etorriak, eta jardunaldi horrek eman zion amaiera "Euskadiko 2010eko ONCEren Astea"ri. Aste horretan, Espainiako Itsuen Erakundeak kanpaina bat burutu du, "Zaindu zure begiak" izenburupean, Adinari lotutako Makula Endekapena (DMAE) prebenitzeko.

Osasunaren Munduko Erakundeak dioenez, Adinari lotutako Makula Endekapena da, mendebaldeko munduan, itsutasunaren eragile nagusia 50 urtetik gorako pertsonen artean.


Bilbao, 2010eko ekainaren 5a