Julia Hernándezek arartekoaren ondokoaren kargua hartu du

Julia Hernández Vallesek arartekoaren ondokoaren kargua hartu du gaur, Manuel Lezertua arartekoak proposatuta, Eusko Legebiltzarren burututako ekitaldian.

Hernández lehenago ere izan zen arartekoaren ondokoa, Iñigo Lamarcarekin. Hark apirilaren 15ean utzi zuen kargua, hamar urtetik gora erakundearen buru izan ondoren. Lamarcak kargua utzi zuenetik, Julia Hernández izan da jarduneko arartekoa.

Julia Hernández Zuzenbidean lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean, eta Kriminologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, zerga zuzenbidean, laneko aholkularitzan eta gizarte segurantzan diplomaduna da.

Clara Campoamor elkartearen ordezkari arduraduna izan zen Gipuzkoan. Talde horrek ibilbide luzea egin du emakumeen eta adingabeen oinarrizko eskubideak babesten eta lortutako aurrerapenen alde borrokatzen, ongizate gizartea sortu ahal izateko, guztientzat baldintza beretan, sexu edo adinagatik bereizkeriarik egin gabe. Elkarte horretan eman zuen denboraldian, emakumeen kontrako indarkeriarekin eta sexu-erasoekin zerikusia zuten gaien defentsa juridikoaz arduratu zen.

Emakumeen Defentsa-erakundeen Sareko kide da Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioan (FIO) eta, gaur egun, Europako Eskualdeko koordinatzailea da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 23a