Julia Hernándezek Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoaren ondokoaren kargua hartu du

Julia Hernándezek EAEko arartekoaren ondokoaren kargua hartu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko presidentearen aurrean, bost urterako hartu ere.

Arartekoaren ondokoa Zuzenbidean lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean eta Kriminologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioko Emakumeen Defentsa-erakundeen Sareko kide da, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Arabako Batzordeko kide supernumerarioa.

2004ko ekainean hartu zuen lehenbizikoz ondokoaren kargua, Iñigo Lamarca arartekoak Eusko Legebiltzarraren onespenarekin bera izendatu ondoren.

 

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 23a