KAIOAK: ERAGOZPENAK SAIHESTEKO ETA GURE BIODIBERTSITATEA BERMATZEKO NEURRIAK ADOSTEA

Kaioak gure hiriko guneetan bizi dira. Azken bolada honetan, espezie batzuk hainbeste ugaritu dira, non herritarren kexak eragiten ari baitira, sor ditzaketen eragozpenak direla-eta. Eragozpenei aurre egiteko, botere publikoek esku hartu beharra daukate, gune publiko eta pribatuetan higiene- eta osasungarritasun-egoera egokia berma dadin. Nolanahi ere, neurri horiek hartzean kontuan hartu behar da jendeak animalia horiek babesteko interesa duela eta biodibertsitatearen zati direla.

Berriki emandako ebazpen batean, Arartekoak Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunari proposatu zion jarduera-plan bat adostu zezala hiri-guneetan habia egiten duten kaioek pertsonen osasunean eta segurtasunean ondorio kaltegarririk ez sortzeko. Plan hori udalekin eta elkarte ekologistekin itundu behar da, Natura- eta Biodibertsitate-Ondarearen Legeak ezarritako moduan.

Nekazaritzako foru Sailak adierazi digunez, ados dago Arartekoak egindako iradokizunarekin eta, hortaz, Ingurumeneko foru Sailarekin koordinatzen ari da, interesatuta dauden udalek hala eskatuta, neurririk egokienak zeintzuk diren aztertzeko. Hartara, udalek, beharrezkoa denean, hiriguneetako espezieen populazioak kontrolatu ahal izango dituzte.


Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 13a