KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEAK BETETZEN OTE DIREN AZTERTZEKO BEKA BAT EMATEKO DEIALDIA

Arartekoak beka bat emateko deialdia egin du jendaurrean. Beka horretan, zerbitzu erabiltzaileen eta kontsumitzaileen eskubideak gure erkidegoan zenbateraino aplikatzen diren aztertuko da, baita eskubide horiek nola babesten eta exijitzen diren ere. Beka hori jasotzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek.

Bekaren oinarriak 2010eko azaroaren 26ko EHAAn argitaratu dira. Eskabideak eta agiriak Ararteko erakundearen hiru bulegoetakoren batera bidali beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko abenduaren 27an bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 27a