Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta enpresa pribatuek interes orokorreko zerbitzuak egitea

XXXI. Uda Ikastaroak,  XXIV. Europar Ikastaroak - UPV/EHU

EHUren Uda Ikastaroen XXXI. edizioaren barruan, Donostiako Miramar jauregian egin da Arartekoak antolatutako ikastaro hau: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta enpresa pribatuek interes orokorreko zerbitzuak egitea.

Gaur egun, administrazioan ohikoa da eta gizartean onartuta dago enpresa pribatuek pertsonentzat oso garrantzitsuak diren zerbitzu orokorrak eta publikoak egitea (elektrizitatea, ura, telefonia, garraioa, e.a.), kudeaketa-sistema ezberdinak erabiliz.

Interes orokorreko zerbitzuak pribatu bihurtzeak ez luke babes-galerarik ekarri behar, oinarrizko eta funtsezko eskubideak baitira eta, urratzen badira, herritarren bizi-kalitatean eragiten baitute.

Horren haritik, Arartekoak eztabaida piztu nahi izan du arazo horren gainean -interes orokorreko zerbitzuen ikuspegi teorikotik abiatuta-, baita ere zerbitzuen erabiltzaileek egindako salaketen eta haien eskubideen gainean. Era berean, bi gauza aztertu nahi izan dira: batetik, eragindako administrazioek beren titulartasuneko zerbitzuak nola egiten diren benetan eta eraginkortasunez kontrolatzeko duten betebeharra; eta, bestetik, konprometitutako enpresek berek barne-prozesuak autoerregulatzeaz eta autokontrolatzeaz duten ikuspegia, kontsumitzaileen eskubideak babestuko direla bermatzeko.

Horretarako, hizlari-talde garrantzitsua egon da. Hasteko, interes orokorreko zerbitzuen kontzeptua eta haren araupetzea landu dira, Clara Asúa doktoreak esparru juridikoari buruz egin duen aurkezpenaren bitartez. Izan ere, pertsona kontsumitzaileen eskubideen zaintza-tresnei buruzko hurbilpen bat egin du, hiru lurralde-esparruri dagokienez. Europa, Espainia eta Euskadi. Ondoren, Teresa Costa doktorearen hitzaldia izan da. Izan ere, kontzeptu-esparru hori ikuspegi ekonomikotik eta enpresaren ikuspegitik osatu du, eta Energiaren Batzorde Nazionaleko lehendakari gisa izan zuen eskarmentuari buruz ere hitz egin du. Amaitzeko, mahai-inguruak hainbat ikuspegi osagarri eman dizkigu.

    Location : Donostia-San Sebastián


Ekitaldiak gorde: