Kontzertu Ekonomikoa: Iragana, orainaldia eta geroa

Kontzertu Ekonomikoari buruzko Lehen Mintegia, Eusko Legebiltzarrak antolatuta

Gaurtik aurrera, hiru egunean zehar, Eusko Legebiltzarra Kontzertu Ekonomikoari buruzko I. Mintegia egiten ari da, funtsezko tresna baita geure burua gobernatzeko. Kontzertu ekonomikoa aztertu eta eztabaidatuko dute irakaskuntza arloko hainbat adituk eta hori garatu eta eguneratzen garrantzi handia izan zuten ordezkari politiko batzuk. Bertan izango dira, besteak beste, Eduardo J. Alonso, Santiago Larrazabal eta Susana Serrano irakasleak, Pedro Luis Uriarte, José Luis Larrea eta Juan José Ibarretxe lehendakari ohia.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak eman dio hasiera topaketa horri eta bertan parte hartzen ari da Iñigo Lamarca arartekoa ere.

Lehen Kontzertu Ekonomikoa 1878an onartu zen. Geure burua gobernatzeko oinarrizko lanabesa da eta horren arabera ezarri eta arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatu espainiarraren arteko finantza- eta zerga-harremanak. Euskal Herriko finantzaketa-sistema eratzen du eta, horren ondorioz, Euskadin zerga-sistema propioa dugu, orokorra, gure eremuan oro har ezarri beharrekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 27a