Krisialdi ekonomikoetatik suspertzeko, eskubideak bideratu behar ote diren aztertu du miseria gorriari eta giza eskubideei buruzko NBEko kontalari bereziak

Miseria gorriari eta giza eskubideei buruzko NBEko kontalari bereziak, Magdalena Sepúlvedak, giza eskubideetan oinarritutako irizpide baten parametroak azaldu ditu 2011. urteari buruzko txostenean, munduko krisialdi ekonomiko eta finantzarioetatik suspertzeko asmoz, eta batik bat talderik ahulenetan eta baztertuenetan jarri du arreta.

Kontalari bereziak botere publikoei eskatu die ahalik eta gehien erabil ditzatela dauzkaten baliabideak, eskubide sozioekonomikoen gutxienezko mailak ziurta ditzatela, nahita atzeragarriak diren neurriak ekidin ditzatela, bereizkeriarik eza eta berdintasuna berma ditzatela, partaidetza, gardentasuna eta kontuak ematea txerta ditzatela.

Kontalari bereziak Estatuei aholkatu die aldaketarako, pobrezia eta gizarte-bazterketa zuzentzeko, gizarte-kohesioa lehengoratzeko eta gizarte zuzenagoen eta iraunkorragoen oinarriak finkatzeko aukeratzat har dezatela krisialdi hau.

Ikusi, halaber, Arartekoaren azterlan hau: Giza eskubideak, krisi ekonomikoko garaietan egiten diren politika publikoen berme gisa.