"Krisialditik nola atera: Europak erantzuten du"

Iñigo Lamarca arartekoak "Krisialditik nola atera: Europak erantzuten du" gaiari buruzko topaketa-eztabaidan parte hartuko du.

Jardunaldi hori Europako Parlamentuaren Espainiako informazio bulegoak antolatu du, Madrilen egingo da gaur, 19:00etatik aurrera, eta hainbat adituk esku hartuko dute, esaterako, Reyes Calderónek, Javier Diáz-Giménezek eta José García Montalvok.

Arartekoa parte hartzeko topaketa horretara gonbidatu dute eta honelako gaiak jorratuko dira bertan: oraingo krisiari aurre egiteko zer neurri hartu behar diren edo etorkizunean nola ekidin daitezkeen horrelako egoerak.

Madrid, 2014ko otsailaren 20a