Kulturartekotasuna gurean: Integrazioa vs Gatazka?

Jarduneko arartekoaren mintzaldia gaur arratsaldean Elorrion

Julia Hernández jarduneko arartekoak "Immigrazioa Arartekoaren ikuspegitik" izenburuko hitzaldia emango du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Elorrioko Iturri kultur etxean.

Julia Hernándezek pertsonen eskubideen ikuspuntutik aztertuko du immigrazioaren fenomenoa. Horren haritik, azpimarratzekoa da zer-nolako eragina izan duen finantza- eta ekonomia-krisiak familia askotan, are handiagoa etorkinen familietan. Eta elementu arras kezkagarri gisa, adingabe atzerritarren pobrezia.

Era berean, adieraziko du eskubide sozialek unibertsalak izan behar dutela, pertsonen jatorriagatik bereizketarik egin gabe, baliabideak urriak direnean. Kulturartekotasunaren oinarria hauxe da: pertsona guztien eskubide, betebehar eta aukera berdintasunaren alde apustu egitea.

Jarduneko arartekoak gai horretan erakunde honek egindako jarduera batzuk ere ezagutaraziko ditu. Besteak beste, gai hauekin lotutakoak: laguntza ekonomikoak eten edo iraungitzea, udal erroldan izena emateko arazoak, ijitoak zenbait tokitan kokatzea edo onarpen-eskubidearen gehiegizko erabilera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 27a