Lan jardunaldia Arartekoak eta Kataluniako Síndic de Greugesek

Arartekoaren ordezkari batzuek lan-tailerra egin dute Bartzelonan, Kataluniako Síndic de Greugesekin. Bertan, bi erakundeentzat interesgarriak diren hiru gai eztabaidatu dira paraleloki:

- haur eta nerabeekin −batez ere ahultasun izugarria duten sektoreekin− zerikusia duten arazoak

- tratu txarrak eta tortura prebenitzeko tresnak, neurriak eta protokoloak askatasunik gabeko edo askatasun mugatuko eremuetan

- modernizazioarekin eta kalitatearekin lotutako programak eta metodoak, eskubideak defendatzeko erakundeen eraginkortasuna etengabe hobetzeko, baliabideak eta bitartekoak optimizatuz


Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 4a