Lankidetza hitzarmena sinatu dute Arartekoak eta Buenos Aires Hiriko Herriaren defendatzaileak

Iñigo Lamarca arartekoak eta Buenos Aires Hiri Autonomoko herriaren defendatzaileak lankidetza hitzarmena sinatu dute, haurrek eta nerabeek informatzeko eta komunikatzeko teknologia berriak modu seguruan erabil ditzaten sustatzeko, batez ere pribatutasunarekin eta adingabeen datu pertsonalak babestearekin zerikusia duten kontuetan.

Hitzarmen horren ondorioz, bi erakundeek zenbait jarduera burutuko dituzte elkarrekin koordinatuta, baterako jarduera-programa proposatuko dute eta lankidetzan arituko dira ezaguera eta esperientziak trukatzen.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren eta Buenos Aireseko Herriaren Defendatzailearen arteko Hitzarmena