Lapuebla de Labarcako udalak herri-bide bat ixteko baimena eman dio herritar bati

Herritar batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen, ez baitzegoen konforme Lapuebla de Labarcako udalak hartutako erabaki batekin. Erabaki horren bidez, udalak bere jabetzako bide baten zabaleran itxitura bat jartzeko baimena eman zuen. Bide hori udal pilotalekuaren atzealdean dago, eta bertan larrialdiko irteera eta hainbat finkatarako sarbideak daude.

Arartekoak udalari informazioa eskatu ondoren, hark txosten bat bidali zuen. Txostenean zioenez, egia zen herritar bati bidean itxitura-hesi bat jartzeko baimena eman ziola, baina baimen hori behin-behinekoa zen.

Hala ere, udalerri horretako arau subsidiarioetan erabilera eta jabetza publikotzat jotzen da bide hori. Horregatik, ez da bidezkoa arau subsidiarioetako xedapenen kontra doan baimen bat ematea, batez ere baimentzen duen erabilera bidearen izaera publikoarekin bateragarria ez bada, nahiz eta baimena behin-behinekoa izan.

Beraz, Arartekoak gomendio bat luzatu zion Lapuebla de Labarcako udalari, baliorik gabe utz zezan bide horretan itxitura jartzea baimendu zuen udal erabakia, udalerriaren hirigintza-araudiaren eta bidearen izaera publikoaren kontrakoa delako. Halaber, udalari eskatu zion beharrezko neurriak har zitzala, bide horretarako aurreikusita zegoen oinezkoen erabilera bermatzeko, ibilgailuei sartzea ahalbidetuz.

Lapuebla de Labarcako udalak ez du onartu Arartekoaren gomendioa.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 28a