Legez kontrako salerosketaren eta kultura-jabetza suntsitzearen kontrako borroka:Europako Kontseiluak hitzarmen berri bat onartu du

Europako Kontseiluak zigor arloko legezko hitzarmen berri bat onartu zuen maiatzaren 3an, legez kontrako salerosketa eta kultura-jabetza suntsitzea prebenitzeko eta horren kontra borrokatzeko, terrorismoaren eta krimen antolatuaren kontra borrokatzeko erakundearen esparruan. Kultura-ondarea babesteko hitzarmen hori onartu ostean, epe bat zabalduko da, munduko edozein herrialdek sina dezan. Era berean, horren bidez, lankidetza sustatu nahi da, munduko kultura-ondarea hondatzen ari diren delituen aurka borrokatzeko.

Iturria: Europako Kontseilua

Hitzarmenean sartzeko