Liburu bat argitaratu da "Eskolako bizikidetasuna eta gatazkak" izenburuko foroari buruz

Ararteko erakundeak liburu bat argitaratu du "Eskolako bizikidetasuna eta gatazkak" gaiaz bere garaian antolatu zuen hausnartzeko eta parte hartzeko Foroaren emaitzekin.

Foro hartan gaiarekin zerikusi zuzena zuten alor ezberdinetako profesionalek parte hartu zuten: ikastetxeetakoek, Ikuskaritzakoek, sistema judizialekoek...

Argitalpen honetan biltzen dira han egindako esku-hartze eta proposamen guztiak, baita zenbait hausnarketa eta Foroan María José Díaz-Aguado irakasleak eman zuen hitzaldi magistralaren testua, arlo horretan ikertzailerik ospetsuenetakoa baita bera.

Arartekoak espero du liburu honetan bildutako gogoeta eta proposamenetako batzuk ikastetxeentzat baliagarriak izatea beren heziketa-lana egiteko eta bizikidetasuna hobetzeko.


Lotutako dokumentazioa

III. foroa: Eskolako bizikidetasuna eta gatazkak