Lidón Gela eta Memoria Plaza inaugurazioa

Gaur goizean Lidón Gela estreinatu da, José María Lidón irakaslea oroitzeko, ETAk hil baitzuen, 2001eko azaroan.

Ekitaldi hori Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean egin da eta bertan izan da Julia Hernández arartekoaren ondokoa.

Gela hori zabaldu eta gero, Memoria Plaza ere inauguratu da, unibertsitate horren ehun urtetik gorako historian zehar, barruan nahiz bere hormetatik kanpo, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen biktima izan diren guztiak oroitzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 27a