Linfedemari Buruzko III. Biltzarra

Iñigo Lamarca arartekoak gaur emango dio amaiera, Gasteizko Europa jauregian, Linfedemari buruzko III. Biltzarrari: "Linfologia XXI. mendean". Biltzar hori lehen eta bigarren mailako linfedema duten pertsonen elkarteak antolatu du (ADELPRISE).

Elkarte horretan biltzen dira linfa-sistemako edozein gaitz duten pertsonak. Gaixoen eta bere senideen bizi-kalitatea informazio eta aholkuen bitartez hobetzea du helburu nagusi.

Lindefema da epe luzerako ezintasuna sortzen duten arrazoi nagusietatik bigarrena. Proteina eta substantzia asko, beren tamainagatik, ezin ditu odol sistemak xurgatu, eta, horrela, linfa-zama handia sortzen dute; linfa-garraioko jariakina blokeatu egiten da eta gehiegizko zama hartzen du. Orduan, linfedema sortzen da.

Gaixotasun hori gorputz atal baten edo batzuen inflamazio kroniko gisa agertzen da. Inflamazio hori gero eta handiagoa izaten da eta elefantiasia bezalako kasu larriagoa izatera irits daiteke.


Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 9a