Maiatzak 12: Fibromialgiaren Nazioarteko Eguna

Iñigo Lamarca arartekoak parte hartu du gaur Eman Eskua Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromearen Elkarteak Bilbon antolatu duen ekitaldian.

Goizeko 11etatik aurrera, Areatzako karpa txiki batean, bi patologia horien gaineko informazioa eman da. Gainera, gaixoek beren eskulan tailerrean egindako lanak erakutsi dituzte. Hantxe elkartzen dira astero.

Eman Eskua elkarteak 2004an hasi zuen bere ibilbidea, fibromialgia eta neke kronikoa zuten pertsonen talde baten ekimenez, gaixotasun horiek ezagutzera emateko eta erakundeak eta herritarrak oro har gai horrekiko sentiberago bihurtzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 12a