Mintegia: Gizartean gazte atzerritarrekin esku hartzeko prozesuak. Osasun mentalari kulturartekotasunetik begiratzea

“Immigrazioa eta Integrazioa EAEn, XII. Jardunaldiak” egiten ari direla eta, Euskadira etorri da Saïd El Kadaoui psikologo eta idazlea. Bisita hori aprobetxatuz, Biltzen zerbitzuak topaketa bat antolatu du (“Gizartean gazte atzerritarrekin esku hartzeko prozesuak. Osasun mentalari kulturartekotasunetik begiratzea”) Deustuko Unibertsitateak gidatzen duen INCLUJE proiektuaren barruan. Hitz egiteko gune ba da, eta horretara gonbidatu dute Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoa.

Arartekoak askotan nabarmendu izan du erabateko esku-hartzea behar dela, eta horretan zeregin garrantzitsua dutela laguntza egokiak eta alderdi psikosozialei ezinbestean arreta eskaintzeak. Ikuspegi horixe jaso zen erakunde honek 2021ean argitaratu zuen azterlan honetan: “Familia-erreferenterik ez duten gazte migratzaileak Euskadin”.

    Location : Deustuko Unibertsitatea


Ekitaldiak gorde: