Miseria gorriari eta giza eskubideei buruzko printzipio gidariak

Nazio Batuen Giza Eskubideetako Batzordeak hala eskatuta, miseria gorriaren eta giza eskubideen arloko kontalari bereziak jada bukatu ditu Miseria gorriari eta giza eskubideei buruzko printzipio gidariak. Horretarako, aintzat hartu dira azken urteotan estatuekin, giza eskubideen erakunde nazionalekin, Nazio Batuetan adituak diren erakundeekin, gobernuz kanpoko erakundeekin eta miserian bizi direnen ordezkariekin egindako kontsulten emaitzak.

Printzipio gidari horien azken testua irailean aurkeztuko zaio Giza Eskubideen Batzordeari, onespena eman diezaion.

Azken zirriborroa HEMEN aurki daiteke.