Murrizketek giza eskubideen babesa ahultzen dute Espainian

Horixe dio Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen arloko komisarioak, Nils Muizniecks-ek, 2013ko ekainean Espainiara bisita egin ostean prestatutako txostenean .

Nils Muizniecks-ek hauxe adierazi du: "gizarte-, hezkuntza- eta osasun-aurrekontuetan egin diren murrizketen ondorioz, modu kezkagarrian areagotu da pobrezia Espainiako familietan. Horrek ondore bereziki kaltegarriak izan ditu haurrek eta ezgaituek giza eskubideak baliatzean. Espainiako agintariek ahalegin handiagoak egin beharko lituzkete herstura-neurrien testuinguruan pertsonarik ahulenen giza eskubideak behar bezala bete daitezen."

Era berean, azpimarratu du oso garrantzitsua dela herstura-neurriek haurrengan eta gizarteko beste talde ahul batzuengan dituzten ondorioak sistematikoki ebaluatzea, gizarte zibilarekin eta nazioetako nahiz eskualdeetako herriaren defendatzaileen estuki lankidetzan arituz.

Iturria: Council of Europe