Nazioarteko kongresua: Haurren eta nerabeen kontrako indarkeria eta haurren lana

Iñigo Lamarca arartekoa Toledon izan da, Proyecto Solidariok antolatu duen Nazioarteko Kongresuan, ekainaren 12an mundu osoan Haurren Lanaren kontrako Eguna ospatu aurretik. Hainbat ekitaldi egiten dira, munduko haur eta nerabeen kontrako indarkeria aztertzeko asmoz.

Adin txikikoen kontrako indarkeria eta laneko abusua jorratze aldera, nazioarteko zenbait adituk parte hartu dute −NBE, Espainiako Herriaren Defendatzailea edo UNICEF bezalako erakundeetatik etorritakoek−, eta adingabeek ere beren testigantzak eman dituzte.

Proyecto Solidario nazioarteko erakundeak haur eta nerabeen eskubideen arloan lan egiten du, Iberoamerikan, Europan eta Afrikako Iparraldean. Kongresu honen bitartez, ezagutzera eman nahi du hainbat herrialdetako haur eta nerabeen lanaren egoera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 9a