Nazioarteko topaketa Antonio Beristainen omenez

"Biktimekiko justizia baterantz"

Gaur eta bihar, Donostian, Antonio Beristainen omenezko nazioarteko topaketa egingo da, "Biktimekiko justizia baterantz" izenburuaz. Topaketa hori EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren "Antonio Beristain" Katedrak antolatu du.

Antonio Beristain 2009an zendu zen. Unibertsitate-, akademia-, zientzia- eta humanismo-lan oparoa egiteagatik nabarmendu zen eta sari ugari jaso zuen lan horregatik. Gainera, Kriminologiaren Euskal Institutua sortu zuen eta Delinkuentziari, Bazterketari eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroko presidente izan zen.

Topaketa horren bitartez, Beristain irakaslearen biktimologia- eta kriminologia-ondarea zabaldu eta gogoratu nahi da. Estatuko eta Nazioarteko hainbat espezialista garrantzitsuk hartuko dute parte eta eztabaidan arituko dira biktimen gaineko araudiari, jardunari eta politikari Beristainek egindako ekarpen zientifikoek duten gaurkotasunaz, bai hemen bertan, bai nazioartean.

Iñigo Lamarca arartekoak gaur arratsaldean esku hartuko du, honako izenburuko mahai-inguruan: "Zer dakarkio biktimologia ezaguerak gizarteari? Eta gizarteak biktimologia ezaguerari?".


Donostia-San Sebastián, 2011ko azaroaren 3a