NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak Interneten adierazpen askatasuna izateko eskubidea aitortu du

Ebazpen gogoangarri batean, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseiluak lehenengo aldiz adierazi du herrialde guztiek babestu behar dutela adierazpen askatasunerako eskubidea Interneten, eta Interneterako sarbidea ere bermatu behar dela.

Ebazpen horretan "Interneten izaera orokorra eta irekia" aitortu da, "garapenerako bidean aurrerapena bizkortzeko eragile gisa".