NBEko Idazkari Nagusiaren txostenak adinekoen giza eskubideak aztertzen ditu

NBEko Idazkari Nagusiaren zahartzeari buruzko 2011ko txostenak (A/66/173) adinekoen giza eskubideen gaia lantzen du lehenengo aldiz. Txostenak gai honen garrantzia nazioarte mailan aipatzen du, batez ere adin diskriminazioa, biolentzia eta abusuei dagokionez, eta babes mekanismoen falta dela eta.

75 Estatu, giza eskubideen nazio mailako erakunde, NBEko agentzia eta gizarte zibilaren erakunderen erantzunak oinarritzat hartuz, txostenak adinekoen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletan ipintzen du arreta, esaterako, osasuna, gizarte segurantza, lana edota bizitza maila edukitzeko eskubideak besteak beste.

Txostena hemen aurki daiteke:
http://www.un.org/Docs/journal/asp/ws.asp?m=A/66/173

Estatu eta gainontzeko aktoreen ekarpenak hemen ikus daitezke:
http://www.ohchr.org/EN/Issues/OlderPersons/Pages/Reports.aspx