Neskatoen mutilazio genitalaren kontrako borrokak NBEren babesa lortu du

NBEren Batzar Nagusiaren Hirugarren Batzordea, jakina denez, gai sozial eta humanitarioez eta giza eskubideez arduratzen da. Batzorde horrek neskatoen mutilazio genitalaren kontrako ebazpen bat eman du lehenengoz. Neskatoen mutilazio genitala neskatxa bati sexu-organoak moztea da, sarritan anestesiarik gabe eta infekzio hilgarria ekar dezakeen egoeran.

Ebazpenak hainbat gomendio bildu ditu neskatilen mutilazio genitala prebenitzeko, arriskuan dauden neskatxak babesteko, zigorgabetasunari amaiera emateko eta mutilazioaren ondorioak bizitza osorako jasaten dituztenei laguntzeko.

Neskatoen mutilazio genitala ohikoa da Afrikako 28 herrialdetan, baita ere Yemenen, Iraken, Malasian, Indonesian eta Hego Amerikako talde etniko batzuen artean.

Iturria: Amnesty International