Nizako atentatua kondenatu, eta biktimekiko eta senideekiko elkartasuna adierazten du Arartekoak

Ararteko erakundeak bihozmin sakona adierazi nahi du terrorismoaren indarkeria zentzugabeak Frantzian eragin duen giza-hondamendiagatik. Atsekabea nagusitzen den une honetan, gertutasuna helarazi nahi diegu, bihotzez, biktimen senide zein lagunei, baita Frantziako herritar guztiei ere, data sinbolikoa baita.

Fanatismo hiltzaileak alboko herrialdeko festa nazionalari lotutako herri-ospakizun, tradizional eta jendetsuan hamarnaka bizitza suntsitu ditu. Horrez gain, errukirik gabe erasotzen du Frantzia osoa eta, horren bitartez, europar bakoitza. Arartekoa ziur dago zuzenbide estatuak eta barne hartzen dituen eta partekatzen ditugun baloreek lortuko dutela eromen hiltzaile horrekin amaitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a