“Nuestra voz” haur eta nerabeen topaketa. 2023ko ekaina

Ekainaren 27an eta 28an Arartekoak “Nuestra voz" haur eta nerabeen lehen topaketa antolatu zuen Bilbon. Bertan, 14 eta 17 urte bitarteko 17 neska-mutilek parte hartu zuten, Estatuko zazpi erkidegotatik etorritakoek: Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Katalunia, Valentzia, Euskadi eta Nafarroa. 

Topaketa hori Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVI. Jardunaldien aurretik egin zen, zeinetan aurten babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeen gaia jorratuko baita. Helburua hauxe izan zen: haurrei eta nerabeei eztabaidagaiaren inguruan parte hartzeko gune bat ahalbidetzea, haien ahotsa eta iritziak jasotzea eta horiek koordinazio jardunaldien hausnarketa- eta eztabaida-prozesu orokorrean sartzea.