Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (OIF) XIV. Biltzarra

Iñigo Lamarca arartekoa eta Julia Hernández bere ondokoa Madrilera joan dira aste honetan, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (OIF) XIV. Biltzarrera.

OIF herritarren eskubideak babestu eta zaintzeko federazio iberoamerikarra da. Bere helburu nagusia foro bat sortzea da, elkarrekin lan egiteko, elkarri bere esperientzien berri emateko eta Ombudsmanaren irudia sustatu, ezagutarazi eta indartzeko.

Era berean, giza eskubideetan oinarritutako kultura sustatu eta zabaldu nahi du bere kideen herrialdeetan, lankidetzan arituz giza eskubideak errespetatu, babestu eta bultzatzen ahaleginduko diren nazioarteko eta gobernu arteko erakunde eta organismoekin, baita gobernuz kanpoko erakundeekin ere.

OIFren ohiko XIV. biltzar orokorrean, erakunde horretako presidente berria aukeratuko dute. Horrez gain, Emakumeen Sareak mintegi bat egingo du emakumeak eta neskatoak sexu eta lan esplotaziorako erabiltzearen gainean.


Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a