Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (OIF) XV. Urteko Kongresura eta Batzarra

Iñigo Lamarca arartekoa eta Julia Hernández arartekoaren ondokoa Kolonbiara joan dira aste honetan, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (OIF) XV. Urteko Kongresura eta Batzarrera.

Herritarren eskubideak babestu eta zaintzeko biltzar iberoamerikarra da OIF. Bere helburu nagusiak dira lankidetzarako foroa sortzea, elkarri esperientziak adieraztea eta Ombudsmanaren irudia sustatu, zabaldu eta indartzea. Herriaren defendatzaileen bilerak honelako gaiak jorratuko ditu aurtengo edizioan: errefuxiatuak, emakumeen salerosketa eta behartutako lekualdatzeak.

Gainera, arartekoa COMFIOren bilera batera ere joango da. Herritarren Defentsa-erakunde guztien komunikatzaile sarea da hori, eta herrialde iberoamerikar guztietan giza eskubideak sustatzeko estrategia bateratua eta osoa sortzea du helburu.

OIFen Kongresu honetan, Julia Hernández arartekoaren ondokoak OIFen Emakumeen Sarearen XI. Bileran ere parte hartuko du, "Herritarren segurtasuna. Emakumeentzako hiri seguruak" gaitzat hartuta.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 27a


Lotutako dokumentazioa

Emakumeeentzako hiri seguruei buruzko adierazpena