"Oztopoaz gaindituz" ezgaitasunari buruzko jardunaldietan parte hartuko du Arartekoak

Bihar, urriak 9, Mertxe Agundez jarduneko arartekoak "Oztopoak gaindituz" ezgaitasunari buruzko Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldiok Irungo udalak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Bestaldeko Partzuergoak antolatu dituzte.

Mertxe Agundezek Ararteko erakundearen azken bi txosten monografiko hauetaz hitz egingo du: Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera publikoa duten eraikinen irisgarritasuna.

Bi lan horien bitartez, Ararteko erakundeak ezgaituen bizimodua hobetzen lagundu nahi du, haiek gizarteratzeko eta baztertuak ez izateko duten eskubidea egiazkoagoa eta eraginkorragoa egin nahi du.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 8a