Patologia Dualari buruzko Euskadiko IV. Jardunaldiak

Gaur, Bilbon, Patologia Dualari buruzko Euskadiko IV. Jardunaldiak itxiko ditu Iñigo Lamarca arartekoak, Patologia Dualaren Espainiako Elkarteko presidente Nestor Szermanekin batera.

Patologia duala izenaren bitartez adierazten da pertsona berak nahaste mendekotasun-sortzailea eta buru-nahastea dituela aldi berean. Beraz, nahaste mendekotasun-sortzaileen eta buru-nahasteen arteko elkargunetzat jo daiteke.

Mendekotasun hori gure kulturan txertatuta dauden sustantziekikoa izan daiteke (tabakoa, alkohola, analgesikoak) edo txertatu gabekoekikoa (cannabisa, estimulatzaileak kokaina, anfetaminak, eta abar eta opioaren deribatuak). Ludopatia bezalako mendekotasunak ere hartzen ditu barne.

Bi egunean barrena, buru-osasuneko adituek nahaste horrekin lotutako hainbat gai eztabaidatu dituzte: esaterako, baliabide terapeutikoak, tratamenduak, diagnostikoak, laguntza-taldeak edo patologia duala ulertzeko modu ezberdinak.

Jardunaldi horiek Galdakao-Usansolo ospitaleak antolatu ditu, Bizkaiko Buru Osasunaren Sarekoa baita. Sare hori, berriz, Euskal Osasun Zerbitzua-Osakidetzarena da eta, zerbitzuen bitartez, osasun-arreta ematen du ospitale eta komunitate inguruetan (buru-osasuneko zentroak, eguneko ospitaleak, e.a.), beste osasun-elkarte eta elkarte sozial eta sozio-sanitario batzuekin koordinatuz eta erabiltzaileen eta senideen elkarteekin lankidetzan arituz.


Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 5a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren hiltzaldia. Patologia dualari buruzko jardunaldia