"PERTSONA EZGAITUEN LANERAKO AUKERAK EAEN" txosten berezia

TXOSTENAREN TESTUINGURUA ETA XEDEAK

Txosten berezi honetan ezgaituen laneratzea aztertzen da, gure Erkidegoan. Ahulezia bereziko egoeran dauden pertsonen kolektibo garrantzitsua du hizpide, beraz (lanerako adineko 60.000 pertsona inguru), eta garrantzi handiko gaiari ekiten dio: gure gizartean, ordaindutako lanerako irismena, pertsona askorentzat, gizarteratzeko bide nagusia da oraindik ere.

Txostenaren asmoa da:

  • Gure Erkidegoan enplegua sustatzeko neurriak noraino heltzen diren jakitea, eta beste testuinguru batzuekin alderatzea.
  • Ezgaituen enpleguaren kalitatea aztertzea.
  • Kontratatutako pertsonen eta kontratatzen duten enpresen ezaugarriak aztertzea, laneratzen laguntzen edo laneratzea oztopatzen duten faktoreak ikertzeko...

    Eta horretan guztian oinarrituz, azken batean, pertsona horiei bizitza kalitate hobea bermatzeko behar diren hobekuntzak proposatzea.

    Hona hemen, esaterako, txostenetik ateratako oinarrizko zenbait datu; ia guztiak 2000 edo 2001 urteari buruzkoak:

  • Kalkulatzen da sei urtetik gorako ezgaituak, gure Erkidegoan, 144.000 inguru direla, biztanleriaren % 7,4. Horien erdia-edo 64 urtetik gorakoak dira, eta asko ez daude ezgaitu modura "erregistratuta". Izan ere, ezgaitu "erregistratuak" 90.000 baino pixka bat gehiago dira eta, ahalmen urritasun maila eta ezgaitasun mota desberdinak dituzte (fisikoa, psikikoa, zentzumenezkoa), argi eta garbi.
  • Pertsona horietatik guztietatik, 60.000 inguru lanerako adinean daude (16tik 64 urtera bitartean). Lanerako adineko ezgaitu "erregistratuak" 57.320 dira: 35.325 gizonezko eta 21.995 emakumezko.
  • Lanerako adineko 100 ezgaitutatik 70 "ez-aktiboak" dira, hau da, ez daukate lan okupaziorik eta ez dira aktiboki enplegu bila ari.
    30 "aktiboetatik" 20 okupatuta daude eta 10 langabezian.
    20 okupatuetatik, erdia enpleguko zentro berezietan lanean ari dira, edo okupazio zentroetan, eta beste erdia enpresa arruntetan.
    Bestela esanda, lanerako adineko 60.000 ezgaituetatik 12.000 baino ez daude okupatuta (okupazio zentroetan daudenak barne), eta 7.000 soilik dira enpresa arruntetan dihardutenak.
  • Lanean ari diren ezgaitu asko baldintza prekarioetan edo prestakuntza gutxiko enpleguetan ari dira.
  • Ezgaituen gehiengoak bere egoeraren ondoriozko prestazioren bat jasotzen du; % 72k zergapeko pentsioak; % 12k zergapekoak ez direnak. Hala ere, 16.000 bat pertsonaren kasuan, laguntza hauek lanbide arteko gutxieneko soldatatik beherakoak dira eta horrek esan nahi du mendetasun ekonomikoa handia dela, normalean familien mende daudela, edo prekariotasun egoeran daudela.

    ELEMENTURIK KEZKAGARRIENAK

  1. Ezgaituen jarduera tasa biztanleria orokorrarena baino askoz ere txikiagoa izatea.

    Txostenean sartutako daturik berrienen arabera, ezgaituen langabezia tasa oro har biztanleriak duena baino askoz ere handiagoa da: % 33,3, % 13,7ren aldean. Diferentzia hori handiagoa gizonengan (% 33,8, % 9,5en aldean) emakumeengan baino (% 32,6, % 19,9ren aldean).

    Zenbateraino laneratzen diren jakiteko funtsezko datua, ordea, hori ere ez da. Datu erabakigarria kolektiboaren "ez-aktibotasun" tasa altua da: lanerako adinean dauden 100 ezgaitutatik 30,9 baino ez dira aktibotzat jotzen, biztanlerian, oro har, tasa hori % 53,3koa den arren.

  2. Lanari edo prestazio bati eusteko benetako ahalbideei dagokienez, bereziki ahulak edo behartsuak diren kolektiboak izatea.

    Datuak aldagai desberdinen arabera xehatzeak (adina, generoa, lurraldea, ezgaitasun mota eta maila....), kolektiboen artean lana aurkitzeko benetako ahalbideetan dauden diferentzia garrantzitsuak agerian jartzen ditu. Hartara, esaterako:

    • Emakumeek gizonezkoek baino aukera gutxiago daukate;
    • Ezgaitu psikikoek ezgaitu fisiko edo zentzumenezkoek baino gutxiago;
    • Ahalmen urritasun handia dutenek (% 75etik gora), txikiagoa dutenek baino gutxiago...

    Gure erakundearen iritziz, diferentzia horiek konpentsaziozko neurriak eskatzen dituzte, eta berariazko jarduerak, bereizketa positibokoak ahalbidetzen dituzte, oreka eta berdintasun handiagoa lortze aldera.

  3. Lurralde bakoitzaren errealitatean ikusitako diferentzia garrantzitsuak.

    Datuek erakusten dute lurraldea ere (generoa, adina edo ezgaitasun mota bezala), ezgaitu batek laneratzeko aukera handiago ala txikiagoak izateko faktore erabakigarria dela.

    Diferentzia horiek bereziki esanguratsuak dira enpleguko zentro berezien eta okupazio zentroen sareaz ari garenean: Gipuzkoan, esaterako, 2000 urtean 3.257 toki zeuzkaten enpleguko zentro berezietan eta okupazio zentroetan, hau da, bere lurraldeko ezgaituen % 18,5entzako beste; Arabako estaldura antzekoa zen (% 17); Bizkaian, berriz, 2.296 toki baino ez zeuzkaten, hau da, lanerako adineko ezgaituen % 6,3rentzat baino ez.

  4. Enpleguko zentro bereziek beren oinarrizko xedea ez betetzeko arriskua: enplegu arrunterako bidea erraztea.

    Jasotako datuek eta balorazioek arrisku garbia adierazten dute: gerta litekeela enpleguko zentro bereziek enplegu arrunterako bide, zubi edo bitarteko egoera izateko balio ez izatea; ezgaituei enpresa arrunterako jauzia egiten ez laguntzea; aitzitik, langilerik onenekin geratzera jo dezaten, horrek, ezbairik gabe, enpleguko zentro bereziaren bideragarritasun edo errentagarritasun handiagoa dakarrelako.

    Zentro hauek lortutako garapen maila kontuan izanik, batez ere zenbait eremu eta alor ekonomikotan, badirudi egoera hori berrikusi behar dela.

  5. Enplegurik gehiena babestua, prestakuntza gutxikoa edo txarto ordaindutakoa izatea.

    Txosten honen xedeetako bat ezgaituen enpleguaren "kopurua" barik "kalitatea" aztertzea zen. Txostenak, batez ere zatirik kualitatiboenean -datuek ez baitute beti halako konturik jasotzen- balorazio kezkagarriak eskaintzen ditu: prestakuntza maila txikiak, prestakuntza mailak baino askoz ere beheragoko kontratazioak, enplegu hobearen eskari handia...

  6. Gizarte kontzientzia urria edo lan eta enpresa munduaren prestakuntzarik eza.

    Plano teorikoan, azken urteotan, aldaketa sakonak izan dira ezgaitasuna ulertzeko moduan. Gero eta balio handiagoa ematen zaie testuinguruari eta gizartearen pentsamoldeari laneratzeko faktore erabakigarri gisa, zama hori pertsonaren "ezgaitasunari" egozten zitzaion tradiziozko pentsaeraren aldean. Garbi dago muga funtzional jakin bat duen pertsonak lanpostu baten betekizunak egokiro bete ahalko dituela, zein testuingurutan kokatzen duten: oztopo arkitektonikoak, ergonomia, sostengu teknikoak, baliabide informatikoak... dira baldintzatzen duten elementu batzuk, eta testuinguru edo enpresa bat "errazagoa" izan dadin ala ez eragiten dutenak.

    Ez dirudi kontzeptuen planoan ematen ari den pentsamolde aldaketa hori gizartearen multzoak barneratu edo bere egin duenik, bereziki kontratazioa mende hartzen duten edo arauketarako ahalmena duten erakunde edo pertsonek.

    Ezgaituen laneratzeak ere gizartearen sentsibilizazioa lantzea, aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea eta enpresaburuak kontzientziatzea eskatzen du.

  7. Daturik eta irizpiderik ez izatea, ez egoeraren jarraipena egiteko, ezta ezkutuko egoeren berri izateko ere

    Kasu guztietan ez dugu nahi genituen datuak lortzerik izan. Batzuetan, iturriek (hainbat iturri desberdin) ez dituztelako antzeko irizpideak erabiltzen baterako konparazio eta analisiak egin ahal izateko.

    Beste batzuetan, pentsa daiteke ez direla ezagutu nahi zenbait egoera, edo egoera horiek ezkutuan iraun dezaten nahi dela, hain zuzen. Nola da posible, bestela, LISMI onartu zenetik 20 urte igaro ondoren, oraindik hain zaila izatea gordetzeko kupoa zein enpresak betetzen duten eta zeintzuk ez jakitea? Edo ez-betetze horiek inolako ondoriorik e

Lotutako dokumentazioa

Pertsona Ezgaituen lanerako Aukerak EAEn