Pertsonen eskubideak babestea finantza-erakundeekin dituzten harremanetan

XXXII. Uda Ikastaroak,  XXV. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2013

EHUren Uda Ikastaroen XXXII. edizioan, Arartekoak jardunaldi bat antolatu du uztailaren 11rako, Donostiako Miramar jauregian. Jardunaldiak izenburu hau du: Pertsonen eskubideak babestea finantza-erakundeekin dituzten harremanetan.

Azken urteotan, gure gizartea nozitzen ari den krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz, esku lotuta ikusten ari gara zenbait herritar izugarrizko ahultasun eta babesgabetasun egoeran daudela, bai finantza-produktuak edo finantza–zerbitzuak erosi dituztelako, bai bankuen jarduera batzuek kontrolatu gabeko ondorioak sortzen dituztelako, familiaren bizitzan eragin handia dutenak. Egoera hori ezin larriagoa bihurtzen da hipotekak betearaztean eta ohiko etxebizitza galtzean.

Arartekoak arazo horren gaineko eztabaida piztu nahi du, kontzeptu-ikuspegi hau abiapuntu hartuta: banku-zerbitzuak interes orokorreko zerbitzuak al dira? Ikuspegi aprioristiko horretatik begiratuta, administrazioaren esku-hartzeak zuzena behar du izan, horren gaineko araudia eta kontrol eraginkorra barne direla.

Era berean, Estatuak ziurtatu behar du herritarrek kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak legez babestuta egongo direla. Ziurtatu behar da banku-kontratazioak berekin dakartzan betebehar guztietan beteko direla oinarrizko eskubide horiek.

Gainera, etxebizitza izateko eskubidea Konstituzioan babestutako eskubidea dela kontuan hartuta aztertu behar da hori guztia. Horregatik, ezusteko gertakariren baten ondorioz etxebizitza galtzen bada, hipoteka betearazi delako, administrazioak zenbait neurri abiarazi behar ditu oinarrizko eskubide horri eusteko.

    Location : Donostia-San Sebastián


Ekitaldiak gorde: