SEXU ESPLOTAZIOAREN ETA EMAKUME NAHIZ UMEEN SALEROSKETAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, irailak 23, sexu esplotazioaren eta emakume nahiz umeen salerosketaren kontrako nazioarteko eguna da. Egun honek gogorarazten du haurren prostituzioaren kontra munduan izan zen lehen legea. Argentinan egin zen, 1913an, eta "Palacios Legea" izenaz ezagutzen da.

Harrezkero bide luzea egin da esklabotasun hori erauzteko borrokan, eta oraindik lan handia dago egiteko erabat desager dadin. Arartekoak bide horretan jarraitzera animatzen du, horixe zor baitiegu haiei eta geure buruari.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a