Solasaldia: "Tratu txarrak eta atxilotua defendatzea"

Iñigo Lamarca arartekoak, Jaime Tapia epailearekin eta Jaime Elías abokatuarekin batera, solasaldi batean parte hartuko du gau arratsaldean, Bilbon, "Tratu txarrak eta atxilotua defendatzea" gaiaren gainean.

Gesto por la Pazek antolatuta, solasaldia 19:30ean hasiko da, Bizkaiko hiriburuko El Carmen aretoan, eta horren aurretik bideo bat proiektatuko da, zenbait testigantzarekin.

Gesto por la Pazen ekimen hori Torturaren Biktimei Elkartasuna adierazteko Nazioarteko Eguna -ekainaren 26a- oroitzeko ekitaldien artean burutuko da.

Bilbao, 2011ko ekainaren 27a