Gardentasuna

Gasteizko Udalari gomendatzen zaio baimendu dezala udaltzaingoan salaketak aurrez aurre jartzeko aukera, polizia-etxearen egoerarekin eta salatutako egitateekin bat ez datozen oztoporik jarri gabe, aurretiko hitzordua aukerakoa izan dadila, aurretiko hitzorduaren funtzionamenduaren inguruko informazio egokia eman dezala elektronikoki eta aurrez aurre, eta jakinarazi dezala zein kasutan ez den aurretiko hitzordurik behar.
Orobat, eskatu dio aurretiko hitzordua aukeran utz dezala, elektronikoki eta aurrez aurre nola funtzionatzen duen behar bezala jakinaraz dezala, baita ere zer kasutan ez den beharrezkoa erabiltzea

Arartekoaren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasunaren Batzordearen aurrean ekarpenak egiteko Euskadiko gardentasunaren lege-proiektuaren inguruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen dio izapidetu dezala kexagilearen datu historikoak eskuratzeko eskaera, Euskadiko ondare dokumentala osatzen duten titulartasun publikoko agiriak eskuratzeko eskubidearekin bat etorriz.

Arabako Foru Aldundiaren Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Sailari gomendatzen zaio bermatu dezala herritarrek oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga izapidetzeko bidea hautatzeko duten eskubidea, indargabetu dezala aurrez aurre informatika-programa erabiltzearen derrigortasuna eta egoitza elektronikoan bestelako irtenbide eskuragarri bat garatu dezala.

Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari gomendatzen zaio Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren autolikidazioak egiteko laguntza-programa informatikoa erabili beharra ken dezala aurrez aurre aurkezteko aukeran.