Tortura, tratu txar eta umiliagarrien biktimentzako egia eta aitorpena

Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatuta, egunotan uda ikastaro bat egiten ari da Donostian, gai hau hizpide hartuta: Tortura, tratu txar eta umiliagarrien biktimentzako egia eta aitorpena. Ikastaro horretan aurkeztuko dira "1960-2013 aldiko Tortura Ikertzeko Proiektua" lanaren emaitzak.

Lan hori Paco Etxeberria irakasleak eta gaian aditua den lantalde batek egin du, helburu hau lortzeko: zientifikoki eta zorrotz aztertzea torturaren fenomenoak zer-nolako eragina izan duen Euskadin azken hamarkadetan.

Manuel Lezertua arartekoak ere parte hartu du topaketa horretan, hitzaldi honen bitartez: "Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia torturaren gainean".

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 28a