Trafiko-istripuek eragindako biktimak gogora ekartzeko mundu eguna

Arartekoaren ondoko den Julia Hernándezek gaur, Bilbon, trafiko-istripuek eragindako biktimak gogora ekartzeko mundu eguna ospatzearen ondotik Stop Accidentes-Euskadi elkarteak deitutako ekitaldietan parte hartuko du.

Horren bidez Arartekoak trafiko-istripuek eragindako biktimen familiei eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die. Erakunde honek uste du herri-botere eta -administrazio eskudunak gehiago ahalegindu behar direla eraginkortasun handiagoarekin borroka egiteko, prebentzioaren eremuan, trafiko-istripuen aurka, baita biktimen artapena hobetu behar dutela ere.

Stop Accidentes elkarteak estatuko hainbat herritan kontzentrazioak eta ekitaldiak antolatu ditu egun hori aintzat hartu eta trafiko-istripuetan hildako guztiak gogora ekartzeko. Aurrera eramango den jardueretako bat Desioen zuhaitza izenekoa da. Bertan dagoeneko ez dauden eta maitatzen ditugun pertsonen argazkiak jar daitezke, baita hostoaren forma duten kartoi mehetan desioak idatzi eta aipatu taulan jarri ere. Halaber, pantaila batean kontzientziazio eta sentsibilizazio bideoak emango dira.

Bilbo, 2012ko azaroak 18