Uda ikastaroa: “Espetxe arloko justizia eta praktika errestauratiboak”

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoak honako uda ikastaro honetan parte hartuko du: “Espetxe arloko justizia eta praktika errestauratiboak”, uztailaren 17an eta 18an, Donostiako Miramar jauregian, udako ikastaroen barruan.

Ikastaro hori Berriztuk antolatu du, eta helburu hauek ditu: espetxe arloko justizia errestauratiboa herritarrei hurbiltzea; espetxe arloko justizia errestauratiboari dagokionez, Estatuan eta Erkidegoan izandako esperientziak ikusaraztea; zigorrak betearazteko fasean justizia errestauratiboak dituen erronka nagusiak partekatzea; eta espetxe arloan egiten diren praktika errestauratiboen zuzeneko esperientzia bat eskaintzea.

Inés Ibáñez de Maeztuk lehen mahai-inguru honetan parte hartuko du: “La importancia de la justicia restaurativa en las políticas penitenciarias”, Nera Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Iñaki Subijana Zunzunegui Gipuzkoako Auzitegi Nagusiko presidentearekin batera.

Ikastaro horretan ahaleginak egingo dira espetxe arloko justizia errestauratiboaren garapena testuinguruan jartzeko, Estatuan nahiz Erkidegoan; zigorrak betearazteko orduan justizia errestauratiboak gaur egun dituen erronka nagusiak identifikatzen saiatuko dira, horien praktika hobetzeko, kontuan hartuta eremu horretako ibilbidea motza dela eta esperimentatu eta finkatu beharra dagoela.

 

Info gehiago: https://www.uik.eus/eu/jarduera/espetxe-arloko-justizia-praktika-errestauratiboak

    Location : Donostia/San Sebastian .Miramar Jauregia.


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

Egutegia Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoaren ponentzia