Urriak 10, Buruko Osasunaren Munduko Eguna

Alda ezazu buru-gaixoei begiratzeko modua

Iñigo Lamarca arartekoa Durangon izango da gaur, parte hartuko baitu AVIFES Senideen eta Gaixotasun Mentalaren Bizkaiko Elkarteak antolatu dituen ekitaldietan. Ekitaldiok Buru Osasunaren Munduko Egunean burutuko dira, goiburu honekin: Aldatu zure begirada gaixotasun mentala duten pertsonenganako.

Egun hori ospatzeko, zenbait jarduera egiten dira, buru-gaixoen alde egiten den lana ezagutarazteko, buruko arazoekin lotura duten estigmatizazioa eta bereizkeria desagerrarazteko.

AVIFESen helburua da Bizkaiko buru-gaixoei eta beren familiei bizitza osoan laguntza pertsonalizatuak ematea, autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta erkidegoan txertatzea lortzeko asmoz. Horrela bermatzen zaie buru-gaixoei eskubide osoko herritarrak direla.

Durango, 2014ko urriaren 10a