Urteko bilera Bizkaiko espetxe alorreko hirugarren sektoreko erakundeekin

Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoak eta erakundeko beste arduradun batzuk bilera egingo dute espetxe alorrean lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeekin. Urteko bilera horren bidez, Bizkaiko espetxe alorreko hirugarren sektoreko erakundeen lana eta zailtasunak ezagutu nahi dira, Eusko Jaurlaritzak eskumena bere gain hartu eta urtebete geroago. Hain zuzen ere, jarduneko arartekoa eta bere lantaldea Basauriko espetxea ikustera joan dira berriki, eta bilera hori aukera bikaina da iritziak kontrastatzeko eta Bizkaiko presoen premiak eta eskubideak ebaluatzeko.

    Location : Bizkaiko Abokatuen Elkargoa


Ekitaldiak gorde: