V. Mintegia: Giza-eskubideetan oinarritutako hezkuntza hezitzaileentzat

Iñigo Lamarca arartekoa V. Mintegia: Giza-eskubideetan oinarritutako hezkuntza hezitzaileentzat izenburu duen mintegiaren bigarren egunean parte hartzen ari da gaur Donostian, EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Mintegi horren gai nagusia giza eskubideak eta adineko pertsonak dira, eta bertan honelako gaiak landuko dira: adinekoen parte hartzeko eskubidea eta berariazko eskubideak, edo giza eskubideak adineko pertsonak zaintzeko orduan.

"Nola sentitzen dira eta zer eskatzen dute adinekoek?" izenburuko hitzaldia emango du arartekoak, eta gero mahai-inguru honetan esku hartuko du: "Gure inguruan adinekoek duten gizarte-irudia".


Donostia-San Sebastián, 2009ko azaroaren 6a