Xabier Maria Munibe, Peñafloridako kondearen Discursos inéditos liburuaren aurkezpena.

Ararteko erakundeak Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondearen diskurtso argitaragabeak eman ditu argitara. Munibe izan zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea eta lehen zuzendaria, eta ilustratu horren eraginez sortu ziren beste ekimen batzuk ere, esaterako, Bergarako Erret Mintegia, geroago Monarkia osoan sortzen hasiko ziren ekonomia-elkarteen eredutzat.

Xabier Maria Munibek Frantzian lortu zuen Filosofia eta Arteetako Doktoregoa, bere familiak hara bidali baitzuen ikastera -Gipuzkoako nobleziako familia zen, kezka intelektualak zituena-. Jesuitek zuzendutako ikastetxeetan ikasi zuen: haietan, munduaren ikuspegi modernoagoa zuten eta arreta berezia eskaintzen zitzaien "arte baliagarriei", heziketa humanista alde batera utzi gabe, ordea.

Prozesu berritzaile horren garapenean, azpimarratzekoa da foru lurraldeek Monarkia osoan azaldu zuten jarrera politiko eta administratiboa, eta Peñaflorida eta bere lagunek egin zuten ahalegina Ilustrazioko ideiak foru erakundeetan garatu ahal izan zitezen.

Dokumentuok argitaratuz, Ararteko erakundeak zenbait agiri baliotsu berreskuratu nahi ditu, eta, horrekin batera, ezagutzera eman nahi ditu askatasuna, senidetasuna, tolerantzia eta gizarte-justizia printzipioetan oinarrituriko gizarte berri bat eratzeko erabili diren pentsamendu-korronteak, besteak beste, ilustratuena.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko azaroaren 14a